Juniorrek Villatuertan ekingo diote denboraldiari

Guaixe 2019ko mar. 1a, 10:00

Burunda klubeko juniorrak, aurtengo aurkezpenean.

Igandean juniorren mailako XLI. Circuito San Veremundo lasterketa jokatuko da Villatuertan, goizeko 11:00etan

Profesionalak hasi ziren, ondoren afizionatuak eta asteburu honetan juniorrak izango dira errepidera aterako direnak, 2019ko denboraldiari ekiteko. Igandean, Ondalan Txirrindularitza Taldeak antolatuta, XLI. Circuito San Veremundo lasterketa jokatuko da Villatuertan. Goizeko 11:00etan abiatuko dira juniorrak, Oteiza, Larraga, Berbinzana, Mendigorria eta Lorca artean 74 km-ko proba osatzeko.

Bestalde, larunbatean kadeteen mailako lasterketa jokatuko da Beasainen, goizeko 11:00etan.