Sakanako Futbol Topaketak: Kimuen 12. jardunaldia igandean Lakuntzan eta Urdiainen

Guaixe 2019ko mar. 1a, 12:11

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 12. jardunaldiko partidak jokatuko dira Lakuntzan eta Urdiainen

Igandean Sakanako Futbol Topaketetan kimuen mailako 12. jardunaldiko partidak jokatuko dira Lakuntzan eta Urdiainen. Benjaminek, bestalde, martxoaren 10era arte atsedena hartuko dute.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 12. jardunaldia, igandean
Lakuntzan
11:30    Etxarri Aranatz 1 – Etxarri Aranatz A
12:30    Lagun Artea 07 – Tipi Tapa

Urdiainen
12:00    Urdiain – Lagun Artea 08