Korrikalari sakandarrak gustura Galar Trailen

Guaixe 2019ko mar. 7a, 12:30

Carlos Mañeru eta Erkuden San Martin etxarriarrak izan ziren korrikalari sakandar azkarrenak. Beasaingo Herri Lasterketa Mistoan Maiza eta Zabaleta 20.ak sailkatu ziren

Igandean 450 korrikalari inguruk parte hartu zuten Galar Trail mendi lasterketan (18,5 km, 1.100 m desnibel +). Proba hau beste urte batzuetan elurrarekin jokatu izan da, baina igandean tenperatura epelak izan zituzten korrikalariek. Tartean, Erreniega gainditu behar izan zuten. Ilunberriko Xabier Zarranzek irabazi zuen lasterketa (1:29:47). 34 segundo atera zizkion Raul Amatriaini (1:30:21), eta Victor Amatriain hirugarrena sailkatu zen (1:32:53). Emakumezkoetan Enara Oronoz iruindarra iritsi zen lehena helmugara (1:49:55). Bederatzi sakandarrek osatu zuten proba eta azkarrenak Carlos Mañeru (1:53:25) eta Erkuden San Martin ((2:15:03) etxarriarrak izan ziren.

Beasainen banaka eta bikoteka
Bestalde, asteburuan Beasaingo Herri Lasterketa jokatu da, 14 km-ko proba, Hossain Kaanachek (46:46) eta Gema Hernandezek (59:30) irabazitako lasterketa. Joxeja Maiza etxarriarra 32.a iritsi zen helmugara (54:44). Proba nagusiarekin batera, Beasaingo Binakako Lasterketa Mistoa jokatu zen, 7 km-koa. Adrian Pajaresek eta Maite Arraizak osatutako bikoa izan zen txapelduna (26:38) eta Juan Luis Maiza eta Maite Zabaleta etxarriarrek osatutako bikoa 20.a heldu zen helmugara (36:46).

Sakandarrak Galar Trailen (18,5 km)
Gizonezkoak
1.Xabier Zarranz        1:29:47
56.Carlos Mañeru    1:53:25
122.Arkaitz Munarriz    2:02:56
138.Ibai Arrese        2:04:12
169.Ruben Cantero    2:08:48
173.Edu Casanovas    2:09:30
215.Mikel S. Martin    2:15:03
380.Hodei Lakuntza    2:49:46

Emakumezkoak
43.Enara Oronoz        1:49:55
216.Erkuden S. Martin     2:15:03
231.Joana Lopez        2:16:31