Baztarrika eta Lakuntza, txapeldunak

Guaixe 2019ko mar. 7a, 12:35

Nafar Kirol Jolasetako Binakako Txapelketako haurren 1. mailako txapeldunak dira Arbizuko Aldabide klubeko Baztarrika eta Lakuntza

Asteburuan Nafar Kirol Jolasetako Binakako Txapelketako 2. faseko finalak jokatu ziren, Labriten. Tartean, haurren lehen mailako finalerako Arbizuko Aldabide klubeko Hasier Baztarrika eta Xabi Lakuntza sailkatu ziren. Sakandarrek Oberena klubeko Sanchez eta Larrainzar izan zituzten aurkari finalean, eta final oso lehiatu eta ikusgarrian azkenean garaipena Aldabidekoek lortu zuten, 18 eta 15, Oberenako bikoteari gailenduz. Beraz, Baztarrika eta Lakuntza ditugu Nafar Kirol Jolasetako Binakako Txapelketako haurren lehen mailako txapeldunak. Txapeldunek pozik jaso zuten saria, eta adierazi zutenez, “eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gure entrenatzaile Lino Arrutirieta Jose Mari Berastegiri, bihotz-bihotzez, egiten duten lan handiagatik”.