Beleixe Irratia JarriON aplikazioan entzungai

Guaixe 2019ko mar. 7a, 19:49

JarriOn aplikazioko Tokikom elkarteko eskaintza mugikoerran. Argazkia: www.goiena.eus

Euskarazko edukiak nahieran ikusteko eta entzuteko telefono mugikorretarako aplikazioa da JarriON, Android eta iOs bertsioak dituenak.

JarriON aplikazioa, euskarazko ikus-entzunezkoak telebistarekin lotzen dituen aplikazioa berritu egin du CodeSyntax enpresak. Orain Android bertsioaz aparte, iOs bertsioa du eta lehen soilik bideo-kanalak ikusteko aukera ematen bazuen, orain irratsaioetako podcastak eta zuzeneko irrati eta telebista kanalak gaineratu dizkiote. Beraz, JarriON aplikazioaren bidez zuzeneko irrati eta telebista streaming-ak entzun eta ikusteko aukera dago. JarriON-en eskaintzaren artean Beleixe Irratia dago, Sakanako irrati euskalduna. Chromecast gailu bat izanez gero aplikazioak mugikorrean ikusten uzten duen guztia telebistan ikusteko aukera ematen du.

Aplikazioan hiruki erako menu bat agertzen da goialdean, eskubian, eta han klikatuz gero, JarriON-eko kanalak agertzen dira, motaren arabera sailkatuak: Irratia edo Telebista diotenetan, zuzeneko streaming seinaleak ikusten ahal dira. Ondoan du Chromecast ikonoa. Hori agertuko zaigu etxean telebistak gailu hori baldin badauka (edo tresna bateragarri bat, hala nola Euskaltelen 4Deko gailua). Horrela, zuzeneko irrati emisioak, telebistak edo baita podcastak ere telebistara igorri daitezke. Tartean euskarazko tokiko hedabideak elkartzen dituen Tokikom elkartekoak, eta horien artean, esan bezala, Beleixe Irratia.

JarriOn-en edukiak:
Euskal Telebista
Hamaika Telebista
Goiena Telebista
Kanaldude
TBX.eus (Youtubeko euskarazko bideoen batzailea)
Berria TB
Gaztezulo TB
Dantzan
Infosare sareko telebista eta irratiak (28 kanala, Goierri Telebista, Erlo Telebista, Oizmendi Telebista).
Bertsoa.eus
Bilbo Hiria irratia
Etzi.pm: Gramofonoa
Ataria Irratia
Xorroxin Irratia
Alea FM
Arrasate Irratia
Euskalerria Irratia
Beleixe Irratia