Dena aldatzeko 28 aldarrikapen

Guaixe 2019ko mar. 8a, 09:56
Mugiumendu feministaren bandera haizeak mugituta.

Euskal Herriko mugimendu feministako kideek 28 aldarrikapen zehatz egin dituzte gaurko. Horren bidez, itun sozial berri bat lortu nahi dute, “herritartasun eredu inklusibo bati ateak irekiko dizkiona” ituna.

Bizitza prekariorik ez!
 •    Enplegu duina emakumeondako*! Prekarietateari ez! Inposatutako jardunaldi partzialik ez, soldata arrakalarekin bukatzeko neurri eraginkorrak, behin-behinekotasunarekin bukatzea, pribatizaziorik ez eta azpikontraten errebertsioa!
 •    Etxeko enplegua balioa, aberastasuna eta ongizate soziala sortzen duen jarduera ekonomiko gisa aitortzea.
 •    Barne etxeko langilearen figura desagertzea. Lan baldintza onartezinak eta salbuespenezkoak direlako.
 •    Pentsio duinak emakumeondako*. Gutxienez 1080€ko pentsioa.
 •    Zaintzarako eta menpekotasunari arreta emateko berezko sistema publikoa: zerbitzu sozial, publiko, doako eta unibertsalak.
 •    Emakume* baserritarren estatutua garatu, baliabidez hornitu eta betearazi.

Indarkeria matxistarik eta heteroaraurik gabeko bizitza anitzak!
 •    Injustizia patriarkalari ez! Emakumeak* berbiktimizatzen dituen prozedura judizialekin amaitu.
 •    Genero indarkeriaren legea zabaldu, bikote harremanaz gaindi gertatzen diren indarkeria matxista eta LGTBIQ+ fobiaren askotariko adierazpenak barnean hartzeko.
 •    Indarkeria matxista egoerei aurre egiteko baliabide publiko integral eta eraginkorrak bermatu.
 •    Prebentziorako eta emakumeon* ahalduntzerako baliabideak eskaini.
 •    Aniztasun funtzionala dugun emakumeon* errealitate espezifikoa bistaratu eta horri erantzuteko baliabideak eman.
 •    Familia nuklearrean oinarritzen ez diren antolaketak aintzat hartzea zerga sistema, pentsioak edota ordaindutako baimenak ezartzean.
 •    Trans despatologizazioa.

Arrazakeriarik eta gerrarik gabeko bizitzak! Kolonialismoaren aurrean gure gorputza, lurraldea eta lurra defenda ditzagun!
 •    Atzerritartasun legea atzera bota.
 •    Arrazakeriaren ondorioei aurre egiteko politikak garatu: horretarako, erroldatzea erraztu, osasun eta hezkuntza sistemarako sarbidea bultzatu, etxebizitza eskubidea eta prestazio sozialak bermatu, enplegu eta formazioan lagundu, ikasketa tituluak parekatu…
 •    Europar Batasuneko migrazio politika genozidei ez. Mugak ireki eta CIE guztiak itxi.
 •    Merkataritza askeko nazioarteko itunik ez!
 •    Euskal Herrian, askotariko gatazkak zeharkatzen gaituzte, tartean “euskal gatazka” delakoak. Hori konpontzeko bidean, presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzen dugu, baita emakume* presoek bizi duten isolamendu hirukoitzarekin amaitzea ere.
 •    Lurra suntsitzen duten proiektu txikitzailerik ez! Erraustegia, fracking edota AHT bezalako proiektuak gelditu!
 •    Askotariko kolonizazio kultural prozesuen aurrean, Euskara erdigunera. Euskararen ofizialtasuna eta normalizazioa bilatzen duten politikak bultzatu.