Altunak eta Martijak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2019ko mar. 13a, 09:31
Argazkia: Luis Angel Gomez.

Goizeko 11:30ean dute hitzordua, Labriten, Victorrekin eta Albisurekin larunbateko partidako pilotak aukeratzeko

Binakako finalerdietako 2. jardunaldia jokatuko da asteburuan. Larunbatean Iruñeko Labritek lehengo jardunaldiko galtzaileen arteko partida hartuko du. Altuna III.ak eta Julen Martijak Victor eta Albisu izanen dituzte arerio. Jokoan dagoen puntuak urrea balio du eta guztia behar bezala prestatzen daude bi bikoak. Gaur, asteazkenean, goizeko 11:30ean material aukeraketa egingo dute, Labriten.

Irribarria eta Zabaleta bihar
Lehen jardunaldiko irabazleek, Irribarria-Zabaletak eta Elezkano II.a-Rezustak, igandean jokatuko dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Pilota aukeraketa bihar, ostegunean, goizeko 11:30ean egingo dute.