Fededunak Xabierrerantz

Guaixe 2019ko mar. 15a, 10:28
Erromexak Xabierko gazteluan.

Xabierko Frantzisko gazteluak bigarren erromesaldia hartuko du bihar.

Bihar Xabierren egon nahiko duten asko gaur gauean edo bihar goizaldean abiatuko dira oinez. Zangozan 15:00etarako egon behar dute, ordu horretan hasten baita Zangozatik Xabierrantz egiten den gurutze bidea. Behin Xabierko Frantziskoren sorterrian, meza 17:00etan hasiko da. Bidea egin duen kristau komunitate nafarrak gaztelu aurreko zelaian bat eginen du. Aurreneko Xabierraldia igandean izan zen. Xabierko gazteluko zelaian egindako elizkizunean 7.600 fededun elkartu ziren, eguraldia lagun. Iruñeko eta Tuterako artzapezpiku Francisco Perez Gonzalezek eman zuen meza eta garizuman errezatzera, barau egitera eta limosna ematera deitu zuen. Aurtengoa 79. edizioa du Xabierraldiak eta Bidaliak leloa du.