ANTZERKIA
Iraupena: 50 min.
Irrati bateko nagusiak elkarrizketa sentsazionalista bat egin nahi dio eraso sexuala egin izanagatik bere nagusia salatu duen neska gazte bati. Neskak bere familiaren laguntza izango du une oro, eta, horretarako, euren irrati propioa sortzeraino iritsiko dira, nahiz eta zenbaitetan jendearen iritziaren beldur egongo diren. Pertsonaiek umorez bizi dituzte bidean topatzen dituzten kontrako egoera guztiak, sekula ezer galdutzat eman gabe.
Aktoreen zerrenda:
Eder Goicoeche: Rodrigo
Jone Pelaez: Esmeralda
Juani Santano: Iluminada
Rober Rodriguez: El Gran Fellini
Isabel Borrega: Candice
Bea Ganuza: Claudia
Sergio Molero: Draco
Alberto Alvaro: Antón
Zuzendaria: Birjiñe Albira