Zalduak gaur jokatuko du Rocaren kontra

Guaixe 2019ko mar. 19a, 09:56

Elomendiko Futbol Txapelketa. 18. jardunaldia: Zaldua – Roca

Larunbatean eta gaur jokatuko dira Elomendiko Futbol Txapelketako 18. jardunaldiko partidak. Zalduak gaur Roca izango du aurkari Lekunberrin, 11:30ean. Bidezarra da egungo Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (36 puntu) eta Zaldua bigarrena da, 35 punturekin eta partida bat gutxiagorekin, gaur jokatuko dena hain zuzen. Sailkapenean 12.a den Rocaren kontra jokatuko dute arakildarrek.

Asteburuan txapelketako hurrengo jardunaldia egongo da jokoan, eta egun sailkapenean 7.a den Eneriz izango du aurkari Zalduak, Enerizen.