Erritmoa eta txistua

Guaixe 2019ko mar. 20a, 13:17

Martxoaren 30ean Burundar Txistulariak taldeak 'Rhythm & Music for txistu' kontzertua eginen du Iortia kultur gunean, 19:30ean. Urritik ari dira kontzertua prestatzen, eta egun hauetako entseguetan azken ukituak ematen ari dira

Jazz, euskal musika eta beste hainbat estilo joko dituzte txistuarekin. Gainera, ez dira bakarrik egonen. Izan ere, txistulariekin batera dantzariak, abeslariak eta beste hainbat musikari ariko dira.