Material aukeraketa eginen dute gaur Irribarria-Zabaletak eta Victor-Albisuk

Guaixe 2019ko mar. 20a, 08:50

Gaur, 11:30ean Labritek hartuko du pilota aukeraketa. Bihar, 11:30ean, Atano III.ean iganderako pilotak aukeratuko dituzte Altuna-Martijak eta Elezkano-Rezustak

Binakako finalerdietako hirugarren jardunaldia jokatuko da asteburuan eta dagoeneko finalerako sailkatuta dauden Irribarriak eta Zabaletak eta finalean egoteko aukerarik ez duten Victorrek eta Albisuk  larunbatean jokatuko dute elkarren kontra, Labriten. Partida honek ez du ezer erabakiko baina garaipena lortzera aterako dira bi bikoak, batzuk finalera sentsazio onekin heltzeko eta besteak txapelketa puntu batekin despeditzeko. Material aukeraketa gaur eginen dute, Labriten, goizeko 11:30ean.

Martija bihar
Aldiz, finaleko beste bikotea nor izango den igandeko Atano III.eko partidak erabakiko du. Altuna-Martija eta Elezkano-Rezusta elkarren kontra ariko dira eta txapeldunak lortuko du finalerako txartela. Material aukeraketa bihar eginen dute, ostegunean, 11:30ean Donostian.