Sakandarrak primeran Jurramendi Trailean

Guaixe 2019ko martxoaren 20a

301 korrikalarik osatu zuten proba eta Beñat Katarain hirugarrena sailkatu zen

Igandean 5. Jurramendi Trail lasterketa jokatu zen Aiegin. Urtetik urtera arrakasta gehiago du probak, eta parte-hartzea handia izan zen. Bi distantziatan jokatu zen Jurramendi Traila (24 km, 1.700 m desnibel +) eta Txiki Traila (11 km, 700 m desnibel +), eta bi probak kontuan hartuz ia 470 korrikalari lehiatu ziren Aiegin, garun-paralisia duen Lizarragako Aioraren aldeko ekitaldian. Horietatik gehienak Trail nagusian lehiatu ziren, eta 301 korrikalarik lortu zuten proba osatzea.

Jurramendiko Traila Euskal Lasterkarien Selekzioko Asier Larruzeak (2:07:02 eta Enara Oronozek (2:35:04) irabazi zuten. Larruzeak 28 segundo atera zizkion Xabi Zarranz nafarrari (2:07:30) eta 33 segundo Beñat Katarain bere taldekide lakuntzarrari (2:07:35). Sakandar askok parte hartu zuten proban, eta Katarainez Katarainen atzetik Joxeja Maiza etxarriarra izan zen finena, helmugan 49.a (15:33). Emakumezkoetan, Ioana Lopez izan zen lehen sakandarra, helmugan 179.a (3:08:57).


Sakandarrak Jurramendi Trailean
1.Asier Larruzea    2:07:02
3.Beñat Katarain    2:07:30
49.Joxeja Maiza    2:34:44
65.Iban Verdugo    2:41:00
85.Fran Araña    2:47:22
102.Ioseba Iza    2:52:45
115.Arkaitz Munarriz 2:55:05
149.Asier Leiza    3:02:48
179.Ioana Lopez    3:08:57
252.Maria Goikoetxea 3:27:44
*Oharra: Antolakuntzak ez du korrikalarien jaioterriko daturik jarri eta gerta daiteke korrikalariren bat edo beste ez agertzea.