Zabaleta: "Nahiz eta finalerako sailkatuta egon, normal ari gara entrenatzen"

Guaixe 2019ko martxoaren 20a

Jose Javier Zabaleta eta Iker Irribarria Binakako finalerako sailkatuta daude eta oso pozik daudela azaldu digu Etxarrengo atzelariak, baina aste honetan normal-normal entrenatzen ari direla azaldu digu. Finala noren kontra jokatzea galdetuta, berdin zaiola aipatu du, baina finala Arakilgo bi pilotariek jokatzea "oso polita" izango zela aitortu du.