Zuhaitz eguna Izurdiagara bueltan

Guaixe 2019ko mar. 22a, 14:13
Arakildarrak zuhaitz landaketa betean.

Arakildarrak Izurdiagan zuhaitzak landatzera deituta daude, duela bi urte bezala.

Urtetik urtera ibarreko herri batetik bestera salto egiten duen ospakizuna da Arakilgo zuhaitz eguna. Udalaren Kultura Zerbitzuak, Arakil Kulturak antolatu du biharko hitzordua. Hitzordua 10:30ean Izurdiagako futbol zelaian jarri du. Han zuhaitzak landatuko dituzte. Ondoren udalak elkartutako guztiendakio otamena eskainiko du. Hitzordua despeditzeko, 12:00etan, eskulan tailerra izanen da. Arakil Kulturatik haur, gazte eta helduak zuhaitz egunean parte hartzera gonbidatu dituzte. Nork bere aitzurra eramateko eskatu dute ere.