Zalduak Elomendiko lidergoa galdu du

Guaixe 2019ko mar. 26a, 11:30

Elomendiko Futbol Txapelketa. 19. jardunaldia: Eneriz 4 – Zaldua 2

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 19. jardunaldia jokatu zen. Eneriz taldeak 4 eta 2 irabazi zion Arakilgo Zalduari. Horrela, Arakilgo taldeak lidergoa galdu du. Bidezarra da txapelketako lider berria, 42 punturekin, Elomendiren (39 puntu) eta Zalduaren (38 puntu) aurretik. Asteburuan hurrengo jardunaldia egongo da jokoan eta Zalduak sailkapenean arerio zuzena duen Ardoi taldea izango du aurkari, 36 punturekin bere azpian, laugarren postuan dagoena. Beraz, sailkapena izango dute jokoan bi taldeek larunbatean Zizurren jokatuko den partidan.