Lanbide Heziketan graduatuta

Guaixe 2019ko mar. 28a, 15:36

Ostiralean graduatu zirenak: Jesus Palop, Ainhoa Lopez, Alexandra, Fratila Simona Fratila, June Otxoa de Eribe, Andrea Popa eta Gorka Avella.

Zazpi ikasle sakandarrek euren diplomak Iruñean egindako graduazioan jaso zituzten joan den ostiralean.

Iruñeko Maria Ana Sanz Lanbide Heziketa institutuan goi mailako ikasketak egin dituzten ikasleek graduazioa izan zuten joan den ostiralean. Bigarren eta azken ikasturte akaberan egiten den diploma banaketa eta agur ospakizuna da graduazioa eta Iruñeko ikastetxe horretan 27. aldia da antolatu dutena. Horretaz, antolaketaz, publizitate eta marketing ikasketak egin dituzten ikasleak arduratu ziren, haien artean bi altsasuar izan ziren Simona Fratila eta June Otxoa de Eribe. Tokiak bilatu, babesleak opatu, hizlariak aukeratu eta abarrez arduratu ziren. Iruñeko hotel ezagun batek hartu zuen graduazio ospakizuna, zeinetan 200 pertsonak parte hartu zuten. Aipatutakoez aparte Gorka Avella irurtzundarra eta Jesus Palop, Ainhoa Lopez, Alexandra Fratila eta Andrea Popa altsasuarrak  graduatu ziren.

Erlazionatuak