Ubelde bazterrean zuhaitz gehiago

Guaixe 2019ko mar. 28a, 19:50

Zuhaitz landaketa animatua izan zen Izurdiagan.

Arakilgo Zuhaitz Eguna hartu zuen Izurdiagak larunbat goizean. Elkartean jarri zuen hitzordua udalak eta hara gerturatu ziren haur eta helduak. Guztiak zuhaitzekin zerikusia zuen tailerrean parte hartu zuten. Ondoren, futbol zelaia zabaleran zeharkatu eta ibairantz jo zuten. Ubelde parean egin zuten zuhaitz landaketa, Txopordin. 50 guztira, makal txuriak, makal beltzak, astigarrak eta intxaurrondoak. Luis Beraza Amoztegi kontzeju buruak landaketa horrekin lortu dutena azaldu zuen: “zuhaitz landaketarekin lortu nahi dugu haiek lurrari eustea. Gainera, haien itzala ere nahi dugu, erreka eta ingurua berreskuratu nahi ditugulako”. Berazak gaineratu zuenez, zuhaitz landaketarekin herritarrak ingurumenarekin eta herriarekin “inplikatzea” ere nahi zutela gaineratu zuen.

Argazkiak: Arakil Kultura.