Haur poesiaren inguruko lantegia Mank-en

Guaixe 2019ko mar. 29a, 10:14

'Haurrak, poesia eta gu' hitzaldi-latengia apirilaren 6an izanen da

Yolanda Arrieta Malaxatxeberria idazle eta literatur dinamizatzaileak Haurrak, poesia eta gu. Sortu, antzeztu, kontatu, esan hitzaldi-lantegia eginen du apirilaren 6an Sakanako Mankomunitatean, Lakuntzan. Mank-ek antolatu du haur literatura murgiltzeko ekimena.

Castillo Suarez idazleak eta euskara teknikariak esan duenez, Arrieta "tailergile bikaina da". Hitzaldia praktikoa izanen da eta helburuak haur poesia ezagutzeko modu eragikorrena frogatzea da: sortzen, aurkezten, kontatzen eta esaten. Hortaz, parte hartzaileek hainbat joku eta ariketa eginen dituzte gorputz osoa mugituz.

Haurrak, poesia eta gu hauendako bideratuta dago: ikasleak, irakasleak, hezitzaileak, zaintzaileak eta bitartekariak. Hitzaldia apirilaren 6an, goizez, izanen da. Hiru ordukoa izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Izena ematea euskara1@sakana-mank.eus bidez egin behar da eta matrikula 10 eurokoa da.