Inauterietako argazki politenak

Guaixe 2019ko mar. 29a, 14:10

Sutondoko beroa. ARITZ DURAN

Guaixeren Sakanako Ihoteetako argazki lehiaketaren bi argazki sarituak baditugu: Aritz Duranen 'Sutondoko beroa' eta Fernando Morenoaren 'Momotxorroak eta adrenalina'

Sakanako Ihoteetako I. Argazki Lehiaketa antolatu du aurten Guaixek. Guztira, 9 parte hartzaileen 15 argazki aurkeztu dira lehiaketan eta guaixe.eus-eko irakurleek haien bozkekin erabaki dute Aritz Duranen bi argazki direla politenak. Beraz, 87 bozkekin Sutondoko beroa da argazki irabazlea. Bigarren bozkatuena ere Duranena da, baina oinarrietan jartzen zuen bezala pertsona bakarrak ezin zituen bi sariak irabazi. Hortaz, hirugarren argazki bozkatuenaren egileak jasoko du bigarren saria: Fernando Morenoren Momotxorroa eta adrenalina (68 bozka). Guztira, 321 bozka eman dira.



Saria Errigorako kutxa zuri bana da.