Literatura hauteskundeak bihar

Guaixe 2019ko api. 1a, 15:03

2018ko JUUL literatura hauteskundeak. NIE

JUUL 2019ko Literatura hauteskundeak eginen dira bihar ikastoletan

Euskal Herriko ikastoletan bihar egun berezia izango da. JUUL hauteskundeen 21. edizioa eginen da Euskal Herriko ikastoletan. Ikastoletan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko egiten diren hainbat jardueren artean daude JUUL literatura hauteskundeak. Hauteskunde berezi hauetan protagonistak ikasleak dira eta aukeraketa egiteaz gain hauteskunde-mahaian lehendakari, mahaikide eta idazkari lanetan aritzen dira ere. Horrela, hauteskunde-prozesu bat zer den ikasten dute ere. Euskal idazleen artean hoberena zein den erabaki beharko dute Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako eta Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako eta Txioka haur ikastolako ikasleek.

Apirilaren "izaera literatura" probestuz eginen dute bihar literatura hauteskundeak. Euskal Herri osoko ikastoletan eginen dira hauteskundeak; hortaz, 16.600 ikasleek parte hartuko dute. Ikasleek botoa emateko bi era dituzte: batetik, boto-txartelaren bidez, eta, bestetik, boto elektronikoaren bidez. juulkanpaina.eus web gunea, gainera, botoa eman ez ezik, irakasleen irakurketa bultzatzeko baliabideen bilgunea ere bada.

Sakanako boto emaileak honako kategoria hauetan banatuko dira:
A. Haur hezkuntza
B. LH (1. eta 2. maila)
C. LH (3. eta 4. maila)
D. LH (5. eta 6. maila)
E. DBH
I. Ilustratzaileak