Zalduak eta Ardoik jokatu beharreko partida atzeratu egin da

Guaixe 2019ko api. 2a, 11:22

Elomendiko Futbol Txapelketan 21. jardunaldia jokatu zen

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 21. jardunaldia jokatu zen. Ardoik eta Zalduak jokatu beharreko partida atzeratu egin zen. Bidezarra da Elomendiko liderra (45 puntu), Elomendi bigarrena eta Barasoain hirugarrena, biak 39 punturekin. Zaldua laugarrena da, 38 punturekin.

Asteburuan jokatuko da hurrengo jardunaldia eta Zalduak sailkapenean azkena den Basati taldea hartuko du, Lekunberrin.