EH Bilduk Iruñeko Udalerako aurkeztu duen zerrendan Joseba Asiron alkatea buru izanen da. Koalizioak ostegunean aurkeztu zuen maiatzaren 26ko udal hauteskundetarako hautagaitza eta bi sakandar daude: 13. postuan Txaro Ondarra bakaikuarra dago eta 17. postuan, berriz, Aitor Agirrezabal hiriberriarra.