Udako futbol campusa: neskak Altsasun eta mutilak Uharte Arakilen

Guaixe 2019ko api. 3a, 12:19

Sakanako Mankomunitateko udako futbol campusean aldaketak izango dira: mutilen futbol campusa Uharte Arakilen izanen da, bi txandetan, eta lehenengoz emakumezkoen futbol campusa izanen da, Altsasun

Aurreko astean Sakanako Mankomunitateak udarako antolatutako kirol eskaintza eta campusen berri eman zuen: triatloia, errugbia, surfa eta futbola. Futbol campusean aldaketak izango dira aurten, lehenengoz emakumeendako futbol campusa izango baita.

Mutilen futbol campusa Uharte Arakilgo futbol zelaian prestatu da aurten. Lehen txanda uztailaren 1etik 6ra izanen da eta bertan 2007an, 2008an eta 2009an jaiotako mutilak ariko dira. Bigarren txandan, uztailaren 8tik 13ra, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotakoak trebatuko dira. Goizeko 9:30etik 14:00etara. Iokin Lobo Yeregui monitorearen gidaritzapean futbolean murgilduko dira, teoria eta praktika uztartuz. Horretaz gain, Anoeta futbol zelaira irteera egingo dute.

Emakumezkoen futbol campusa Altsasuko Dantzalekuk hartuko du. Mutilekoetan bezala, bi txanda izango dira, data berdinetan: lehen txanda uztailaren 1etik 6ra izanen da eta bertan 2007an, 2008an eta 2009an jaiotako neskak ariko dira. Eta bigarren txandan, uztailaren 8tik 13ra, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotakoak trebatuko dira. Goizeko 9:30etik 14:00etara. Kasu honetan monitorea Maalen Beraza Etxarri izanen da eta, mutilek bezala, Anoetara irteera eta txangoa eginen dute.

Izena ematea
Aipatu campusetan izena ematea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus, www.sakana-mank.eus) egin behar da. Mank-eko kontu zenbakia: ES 453035 0116 93 1160003328 (Euskadiko Kutxa). Prezioa: 45 euro (futbol campusa eta Anoetara irteera). Ordaintzerakoan partaidearen izen abizenak eta aukeratutako campusa zehaztu beharko da agirian.