'Rhythm and music for txistu' kontzertua

Guaixe 2019ko api. 3a, 14:00

Burundar Txistulariak taldeak 'Rhythm & music for txistu' kontzertua eskaini zuen larunbatean, eta txistuaren doinua edozein musika estilora egokitzen dela erakutsi zuten

Txistuaren "ohiko" errepertorioko abestiak, euskal musikak, berpizkundeko doinuak eta jazz asko entzun ziren Burundar txistulariek eta lagunek larunbatean eskaini zuten kontzertuan. Izan ere, txistulariekin batera metalezko boskotea, bateri jolea, abeslariak, piano-jolea, dantzariak eta aber egon ziren. Bi une nagusi izan ziren: Lorenzo Ondarraren Aitziber abestia, oinarrian Urdiaingo doinuak dituena eta hiru altsasuarrek interpretatu zutena; eta Burundar txistulariek Aurrera Altsasu abestiaren egin duten moldaketaren mustutzea.