Asiako erlamin habiak kentzeko laguntza eskaera

Guaixe 2019ko api. 3a, 19:55

Espezie berriaren kontra egiteko garai onena udaberria dela gaztigatu dute Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Suhiltzaileek.

Asiako erlaminak euren oinarrizko habiak egiten hasi berri dira. Balkoietan, garajeetan, portxe eta odor, abazpi edo rafeetan egiten dituzte Asiako liztorren erreginek oinarrizko habiak. Marroi-arre kolorekoak dira, 4 cm-ko zabalera eta 6 cm-ko altuera izaten dute. Horrelako habi bat kentzean hurrengo urtean 50 habi gutxiago izanen dira. Espezie inbaditzailearen habiak kentzeko garairik eraginkorrena udaberria da. Horregatik, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Suhiltzaileek aipatutako etxeetako tokietan Asiako erlaminen habiak ote dauden begiratzeko eskatu dute. Bakarren bat opatuz gero, udaletxean jakinarazteko gomendatu dute.