Maravillas gaztetxearekin elkartasun eguna iragarri dute

Guaixe 2019ko api. 5a, 14:32
MAravillas gaztetxearen alde Altsasun jarri zen pankartetako bat.

Sakanako egun hori apirilaren 27an izanen da Ziordian.

Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea ilbeltzaren 8an hustu zuten. Hustearen harira zabaldutako auzibidean makina bat pertsona epaituko dituzte, haietatik lau sakandarrak dira. Beste ibarreko hiru pertsonek gaztetxearen hustea salatzeko errepide mozketan parte hartu zuten eta auzipetuak daude. Gaztetxearen hustea salatu eta epaiketei aurre egiteko Sakanan bertan lanketa propioa egiteko batzarra egin zen Altsasuko gaztetxean martxoaren 23an. Batzarreko lehen emaitza jakinarazi dute: Maravillasekiko Sakanako elkartasun eguna Ziordiak hartuko du apirilaren 27an. Egitarauaren berri aurrerago jakinarazi dute, baina lelo bat zabaldu dute: epaiketa guztien gainetik, Maravillas herriarendako!

Ez da aurreikusitako ekimen bakarra. Lakuntzako Biltoki gazte elkartean Maravillasi buruzko hitzaldia izanen da gaur, 19:00etan. Dirua lortu eta epaiketara bideratzeko Altsasuko gaztetxeak gaur, 20:30etik aurrera, elkartasun pintxo-potea eginen da. Eta helburu bera du Iturmendiko Gazte Asanbladak maiatzaren 1erako, maiatza jasotzen duen egunerako, antolatu den herri bazkariak. Bazkarirako izen ematea gaztetxeetan edo ohiko tabernetan egin daitekeela gaztigatu dute. Azkenik, maiatzaren 3an Altsasun manifestazioa eginen da.