Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna zen atzo eta Euskal Herriko ikastoletan JUUL literatura hauteskundeak egiten zituzten ospatzeko. Hortaz, ikasleek botoen bidez haien idazle eta ilustratzaile gogokoenak aukeratu behar zituzten. Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jardueren artean dago literatura-hauteskundeak. 16.600 ikasle inguruk parte hartu zuten, tartean Sakanako ikastoletako ikasleek.
Adinaren arabera, sei kategoria bereizten dira hauteskunde hauetan: A, B, C, D, E eta I (F kategoria ere badago, batxilergoko ikasleendako, baina Sakanan ez dago aukera hori). Zenbaketa egin ondoren, Ikastolen Elkarteak bozketaren emaitzak jakinarazi ditu eta hauek dira Sakanako ikastoletako ikasleen idazle eta ilustratzaile gogokoenak:
A kategoria (3-6 urte) | |
Hortz kumeak (2017) | Martin Waddell |
Pixontziaren kontzertua (2018) | Guido van Genechten |
Barbantxo (2018) | Olalla Gonzalez |
B kategoria (6-8 urte) | |
Ni neu galtzeta (2017) | Joana Ziganda / Iker Uribe |
Ni ni naiz (2016) | Fina Casalderrey |
Tximeleta-belarriak (2018) | Luisa Aguilar |
C kategoria (8-10 urte) | |
Onin eta alxorraren uhartea (2018) | Ibon martin |
Munstro bat edukiontzian (2017) | Maribel Aiertza |
Gregorio Katarrino (2018) | Juan Kruz Igerabide |
D kategoria (10-12 urte) | |
Urtziren diarioa (2015) | Antton Kazabon |
Onin eta altxorraren uhartea (2018) | Ibon Martin |
Nur eta altxorraren kutxa (2015) | Toti Martinez de Lezea |
Nur eta banpiroen dantza (2016) | Toti Martinez de Lezea |
Bisera gorria (2018) | Antton Kazabon |
Futboleroak 3 - Atezain mamuaren misterioa (2018) | Roberto Santiago |
E kategoria (12-14 urte) | |
Beti Iparralderantz (2018) | Jon Arretxe |
Harresi handirantz (2018) | Jon Arretxe |
Eskularru beltzak (2017) | Jasone Osoro |
I kategoria (Ilustratzaileak) | |
Iosu Mitxelena | |
Jose Mari Morcillo "Morkots" | |
Joseba Larratxe "Jose visky" | |
Juan Luis Landa | |
Eide Eibar | |
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!