Europako haize-energia sektoreko erreferentziazko azoka da WindEurope eta bertan mundu mailako haize-sektoreko agente gehienen topalekua da. Azokan 300 erakusle daude eta 50 herrialdeetako 7.000 profesionalen elkargunea da. Bilboko erakustazokak ez du azoka hutsa hartu, hitzaldiak ere izan dira. Industrial Barranquesa eta Jatorman enpresa sakandarrek erakusleiho hori baliatu dute euren produktuen berri emateko. Nafarroako haize-energia sektoreko enpresen elkartea, Enercluster, ere azokan presente dago. Haren barruan daude aipatutako Sakanako bi enpresez aparte Eseki eta Laneko.