"Intxostiapuntari bizitza ematen diogu"

Beleixe irratia eta Guaixe 2019ko api. 5a, 08:44

Intxostiapuntako berriemaileak edo antenak ikastetxeetan.

Mara Martis Sakana LHko institutuko ikaslea da, Ixone Rodriguez Altsasu BHIko ikaslea, Yerai Garcia Korazonistaseko ikaslea eta Izaskun Landa eta Ainhoa Agirre Iñigo Aritza ikastolako ikasleak. Intxostiapunta gazte guneko berriemaile ere badira

1. Asteazkenetan Intxostiapuntan biltzen zarete. Zertarako?
Hilabetean egin behar diren ekintzak antolatzeko eta koordinatzeko. Ondoren, informazioa ikastetxeetara bidaltzen dugu. Ikastetxeetan ere proposamenak izan baditugu ekartzen ditugu. Egun batean joan ginen gelaz gela ikaskideei zer egitea nahi zuten galdetuz eta proposamenak egin zitzaten.  

2. Zergatik uste duzue garrantzitsua dela leku bat izatea? Aspaldidanik erabiltzen duzue?
Aspaldidanik erabiltzen dugu. Gazte txokoa egoteko leku bat da. Jolas daiteke ere eta leku hori izatea baloratzen dugu. Gainera, hotza eta euria egiten duenean egoteko leku bat da ere. Hortaz, bizia ematen diogu gazte txokoari. Jarduera asko antolatzen dituzte eta gauzak egiteko tokia dago.

3. Zuek harro sentitzen zarete egiten duzuen lanarekin?
Bai. Hala ere, lagunek eta ikaskide gehienek ez dakite etortzen garelarik.

4. Nola jakin zenuten parte hartze plangintza egongo zela?
Irakasleak, orientatzaileak edota tutoreak esan zigun ea parte hartu nahi genuen.

5. Zer dira berriemaileak edo antenak?
Gaztetxokoaren informazioa ikastetxeetara eramaten dugu eta ikastetxean zabaltzen dugu. Horrela ikasleak parte hartzera animatzen ditugu. Gero ikasleen zalantzak ere gaztetxokora ekartzen ditugu.

6. Nondik ateratzen duzue denbora gero ikastetxeetan ikasleekin egoteko?
Ikastolara 08:00etan sartzen gara eta klaseak 08:30ean hasten direnez, tartea aprobetxatzen dugu. Atsedenaldietan eta klase hasieran tarte bat eskatzen dugu ere. Gelaz gela joateko tarte bat dugu.

7. Gainera, postontziak jarri zenituzten ere, ez?
Ikastolan gehien bat gelaz gela jaso genituen proposamenak. Paper batzuk banatu genituen bakoitzak proposamen bat idazteko.

8. Nola izan da aurtengo plangintza egiteko proposamenak?
Ikastolan gelaz gela joan ginen proposamenak eskatzen eta ez genuen kutxa jarri ikastolan. Paper batzuk banatu genituen ikasle bakoitzak proposamen bat idazteko, eta, gero, proposamen horiek hartu eta gazte txokora ekarri genituen. Eta kutxa ez genuen asko erabili. Institutuan kafetegian kutxa jarri genuen eta gelaz gela joan ginen ere proposamenak hartzen.

9. Erantzunak izan dituzue?
Bai. Eta oso onak gainera. LHn eta Korazonistetan ez genituen izan.

10. Zein dira proposamen horietako batzuk?
Paintball, salting, karsetara, hondartzara... Beste batzuek esaten zuten jacuzzi bat jartzeko baina hori ezinezkoa da. Eta gero ere irteerak egin Port Aventurara eta horrelako gauzak. Irteera asko proposatzen dira. Beti hemen egoteaz nekatzen gara. Proposamen gehienak egingarriak dira. Gainera, plangintza ez dago itxita eta oraindik proposamenak jaso ahal ditugu.  

11. Noiz arte izango zarete berriemaile?
Maiatza eta ekaina bitartean bukatuko dugu. Ikasturtea. Gero laugarren mailakoren batek hartu beharko du.

Erlazionatuak