AEK-k antolatzen duen Korrika gauerdia pasata Sakanara iritsiko da. Aizkorbe eta Ziordia arteko ibilbidea bost ordutan eginen du 21. Korrikak. Lekuko eramaileak eta haien laguntzaileak prest daude. Irurtzunen ere afaria prest dute. Sakanara iristeko zain egon gabe, Korrikaren irrikaz zeuden makina bat sakandarrek dagoeneko parte hartu dute euskararen aldeko txandakako lasterketan. Batzuk Garesko irteerara joan ziren. Besteak Erriberako bidea hartu zuten. Baina, gehienak, Iruñean bat egin zuten Korrikarekin larunbatean.
Korrika Sakana gauez zeharkatuko duenez, korrikalarien segurtasunerako komeni da txaleko islatzaileak, txaleko horiak janztea. Horrela, Korrikaren zain daudela edo etxera bueltan, ibilgailuen gidariak haiek ikus ditzakete.
Sakanako Korrika ordutegia | |
Apirilak 9, asteartea | |
Herria | Ordua |
Aizkorbe | 00:52:00 |
Irurtzun | 01:01:00 |
Etxeberri | 01:11:00 |
Etxarren | 01:23:00 |
Ekai | 01:28:00 |
Zuhatzu | 01:33:00 |
Satrustegi | 01:37:00 |
Hiriberri | 01:43:00 |
Ihabar | 01:59:00 |
Irañeta | 02:10:00 |
Uharte Arakil | 02:30:00 |
Arruazu | 02:49:00 |
Lakuntza | 03:04:00 |
Arbizu | 03:13:00 |
Lizarragabengoa | 03:20:00 |
Etxarri Aranatz | 03:45:00 |
Bakaiku | 04:06:00 |
Iturmendi | 04:15:00 |
Urdiain | 04:22:00 |
Altsasu | 04:45:00 |
Olatzagutia | 05:17:00 |
Ziordia | 05:37:00 |