Etzi Lilasterketa Altsasun!

Guaixe 2019ko api. 5a, 10:42

Igandean, 12:00etan, Altsasuko Foru plazak emakumeendako Altsasuko VI. Lilasterketa hartuko du

Badirudi urruti gelditzen dela martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Egun horren inguruan makina bat ekitaldi antolatzen dira, eta horietako bat igandean, apirilaren 7an izanen da, Altsasuako VI. Lilasterketa, hain zuzen.

Lilasterketa emakume eta neskendako lasterketa ez lehiakorra da. Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak antolatzen du, Dantzaleku Sakana klubaren laguntzarekin. Donostiako Lilatoi arrakastatsua Sakanara ekartzeko antolatu zen aipatu ekimena eta aurten 6. urtez jarraian antolatuko da. 

asterketarekin emakumeak protagonistak direla erakutsi nahi da.

Lilasterketa igandean abiatuko da Altsasuko Foru plazatik, 12:00etan. Adin guztietako emakumeak bertan parte-hartzera animatu dituzte, izan ere, korrika, oinez, patinetan, aulkitxoetan, gurpildun aulkian… norberak ahal duen moduan osatuko du ibilbidea, helburua emakumeen parte-hartzea sustatzea delako. Horrela, antolakuntzak 0 eta 99 urte bitarteko emakume guztiei egin die bertan parte hartzeko deia. 

robak San Silbestrearen ibilbide antzekoa izango du, 4 km ingurukoa. Oinezkoek itzuli bat emango diote zirkuituari (2 km inguru), korrikalariek 2 itzuli (4 km inguru) eta irristalariek eta txirrindulariek 3 itzuli (6 km inguru). Bukaeran parte-hartzaileendako hamaiketakoa izanen da. 



Izena ematea, dohainik

Izena ematea dohainik da, aurretik Emakumeen Bilgunean (948 564 823 edo berdintasuna@altsasu.net) edo bestela, egunean bertan, 11:30etik aurrera Gure Etxean. 
urreko urtean eguraldia oso kaxkarra izan zen, baina hala ere emakume mordoxka animatu zen Lilasterketara. Emakumeen Bilguneak Sociedad Deportiva Alsasua omendu zuen, emakumezkoen futbola sustatzeko klubak egiten duen lana eskertzeko.