Film baterako haurren eta gaztetxoen casting-a

Guaixe 2019ko api. 6a, 11:00
Igor Legarreta zinema zuzendaria. Argazkia: www.eitb.eus

Euskara dakiten 10 eta 13 urte bitarteko nesken eta 11 eta 16 urte bitarteko mutilen bila dabiltza.

Igor Legarretak Ilargi Guztiak filma zuzenduko du. Prestaketa fasean daude orain eta Kowalski Films ekoiztetxea filmeko protagonisten bila gabiltza. Zehazki, euskara dakiten 10 eta 13 urte bitarteko nesken eta 11 eta 16 urte bitarteko mutilen bila dabil ekoiztetxea. Castingean parte hartzen daudenak haur eta gaztetxoen datuak (adina eta herria) eta argazki bat bidali beharko dute ilargiguztiakcasting@gmail.com helbide elektronikora.

Legarretaren filmografiari hiru lan ageri dira: Automata (2014, gidoigilea), Zipi eta Zape eta kapitainaren irla (2016, zuzendari laguntzailea) eta Cuando dejes de quererme (2018, zuzendaria).