Auto istripua autobian

Guaixe 2019ko api. 8a, 09:19
Autobian atzo izandako istripua. Argazkia: Foruzaingoa.

Ez zen zauriturik izan.

Sakanako Autobian (A-10), Irañeta eta Uharte Arakil artean auto bat bidetik atera zen atzo goizean. Uharteko norakoan zihoan autoa bidetik atera, irauli eta ezkerreko ezpondan gelditu zen. Autoan zihoazen lau gazteak onik atera ziren. Foruzaingoa istripuaren tokira joan zen eta trafikoa bideratu zuen. Istripua izan zuen autoaren gidariari alkohol testa pasarazi eta positiboa eman zuen. 1.000 euroko isuna jarri eta 6 puntu kendu zizkioten.