Mank-ek konpost banaketarekin segitzen du

Guaixe 2019ko api. 8a, 19:37
Joan den ostegunean Ziordian banatu zuten konposta. Argazkia: @SakanaMank

Bihar Uharte Arakilen eta etzidamu Bakaikun, 10:00etatik 13:00etara.

Joan den astean Irurtzunen 1.300 kilo konpost eta Ziordian 1.600 kilo banatu ondoren, Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketa Zerbitzuko langileak, atzera ere, herrietara joko dute konposta banatzera. Uharte Arakilgo plazan bihar eginen dute konpost zakuen banaketa. Bakaikuko plazan, berriz, ostegunean. Hurrengo hitzordua apirilaren 16an, asteartean, izanen da, Olatzagutiko Intsumisioa plazan.

Zerbitzutik gogorarazi dutenez, Arbizuko hondakindegian dauden konpost metatatik ere hartu daiteke. Horretarako, astegunetan 07:30etik 15:00etara bitartean joan behar da, bulegoan izena eman eta konposta jasotzera. Hiru zaku eraman daitezke gehienez.