Zalduaren garaipen potoloa

Guaixe 2019ko api. 9a, 08:25

Etxarrengo taldeak 7 eta 2 irabazi zion Basatiri Elomendiko Futbol Txapelketako 22. jardunaldian

Asteaburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 22. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Basati taldea hartu zuen Lekunberrin eta garaipen itzela ospatu zuten arakildarrek, 7 eta 2 irabazi baitzuten.

Bidezarra da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (48 puntu). Bigarrena Barasoain da eta hirugarrena Elomendi, biak 42 punturekin. Eta Zaldua laugarrena da, 41 punturekin. Beraz, sailkapeneko goiko partean gauzak estu-estu daude. Asteburuan Zalduari atsedena hartzea dagokio.