Osasunako bi jokalari Etxarri Aranatzera hurbilduko dira gaur

Guaixe 2019ko api. 10a, 13:05
Aurreko urtean Oier eta Garcia egon ziren Etxarri Aranatzen.

Gaur, asteazkenean, 18:00etan, Etxarri Aranazko Kultur Etxera etorriko dira Osasunako lehen taldeko bi futbol jokalari, Etxarri, Lakuntza eta Altsasuko eskolako neska-mutilekin biltzera

Osasuna Fundazioak, Etxarri Aranazko Udalak eta Etxarri Aranatz futbol taldeak antolatuta, gaur, asteazkenean, 18:00etan, Osasuna klubeko lehen taldeko bi futbol jokalari Etxarriko Kultur Etxera hurbilduko dira, bertan hitzaldia eman eta futbolean trebatzen diren neska-mutilekin aritzera. Osasuna fundazioak eskolak ditu Etxarri Aranatzen, Lakuntzan eta Altsasun –Zelandi eta Korazonistak– eta urtero lehen taldeko futbol jokalariekin solasaldia antolatzen du. Euren jokalari kuttunei entzun eta haiei sinadura eskatzeko aprobetxatuko dute etxeko txikienek.