Hiru herri bake epaile banaren bila

Guaixe 2019ko api. 11a, 08:07
Irañetako udaletxea.

Irañetako, Uharte Arakilgo eta Arruazuko udalek jakinarazi dutenez, euren herrietako bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik daude. Ardura hori hartzen interesa dutenek, gaurtik hamabost egun balioduneko epea izanen dute bere eskabideak Uharte Arakilgo udaletxean aurkezteko.