Osasunako Unai Garcia eta Endika Irigoien Etxarri Aranatzen

Guaixe 2019ko api. 11a, 18:47

Osasuna Fundazioak antolatu zuen topaketa, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Lakuntzako Osasuna fundazioko eskolako neska-mutilekin topaketa egiteko

Asteazken arratsaldean Etxarri Aranazko kultur etxea txiki geratu zen. Osasuna Fundazioak Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Lakuntzan dituen Osasuna fundazioko futbol eskolako neska-mutikoak, 100 gaztetxo guztira, bertan bildu ziren, Osasunako talde nagusiko bi futbolarirekin topaketa egiteko. Unai Garcia eta Endika Irigoien Osasunako jokalariak hurbildu ziren Etxarrira, eta beraiei entzun, sinadura eskatu eta beraiekin argazkia ateratzeko aprobetxatu zuten neska-mutikoek.
Etxarriko Udalako kirol zinegotzi Aritz Ikobalzetak eta Etxarri Aranazko futbol taldeko Eduardo Elsok egin zieten ongietorria futbolariei eta Osasuna fundazioko kideei, eta ekitaldian Lacturala babesle nagusiko ordezkariak izan ziren baita ere.

Argazkiak: Osasuna fundazioa.