Udalekuak aukeratzeko informazioa

Guaixe 2019ko api. 16a, 09:47
Haurrak abeltegian bisitan.

Horixe jaso dute gurasoek etxean.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ibarreko gurasoei euskara hutsezko udalekuen eskaintzaren berri eman die. Helburua gurasoei udako oporraldia antolatzen lagungarria zaien informazioa ematea da. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskaintza zabala esku-orri banatan jaso du Euskara Zerbitzuak. Baita AEK-k antolatzen dituen familia-barnetegienak ere. Euskarazko udalekuetara joaten direnek zerbitzuan diru-laguntza eskatzeko aukera izanen dute. Mank-en aurrekontua onartu zain, 7.500 euroko diru-poltsa aurreikusi da udalekuetara joanen direnendako. Behin aurrekontua onartuta, diru-laguntza eskaerak iraila bukatu aurretik aurkeztu beharko lirateke.