Sakanako Futbol Topaketak: igandean benjaminak lanera

Guaixe 2019ko api. 12a, 10:30

Olaztik benjaminen 9. jardunaldia hartuko du goizeko 10:00etatik aurrera

Benjaminek 9. jardunaldia jokatuko dute igandean Olaztin, goizeko 10:00etatik aurrera. Bost partida egonen dira jokoan. Kimuek, aldiz, Aste Santuaren ondoren, apirilaren 28an, berrekingo diete Sakanako Futbol Topaketei.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 9. jardunaldia igandean Olaztin
10:00    Urdiain – Etxarri Aranatz 1
10:50    Etxarri A – Aralar Mendi 1
11:40    Altsasu A – Aralar Mendi A
12:30    Altsasu C – Sutegi 1
13:20    Altsasu B – Sutegi A