Bi ibilgailuen arteko kolpeetan aseguru-etxeen arteko hitzarmenen aplikazioak askotan kalteak jasan dituzten hiritarrentzako kaltegarriak dira. Ibilgailuek beharrezko asegurua izan behar dute beti.
Hitzarmen hauekin, hiritar baten beribilak kolpe bat jasaten duenean, bere aseguru-etxeak ordaindu behar ditu kalteen konponketak, kolpearen arduraduna beste beribil bat denean ere. Horren truke, beribil arduradunaren konpainiak biktimarenari hitzarmenetan zehaztutako modulu bat ordaindu behar dio, konponketaren kostua alde batera utzita.
Hots, kotxearen konponketak 100 euroko kostua badu, konpainia “arduradunak” “kaltea jasan duenari” 882 euro ordainduko dizkio ezbeharragatik -2016ko ereduaren arabera-. Baina 882 euro ordainduko dizkio ere konponketak 5000 euroko kostua badu. Printzipioz, modulu honek ezbeharren batezbesteko zenbatekoari erantzuten dio eta urtero eguneratzen da.
Hiritarren nahastea
Egoera honek nahastea sortzen du hiritarren artean. Izan ere, bere aseguru-etxearekin negoziatu behar dute kolpea eman diona beste beribil izanda ere. Gainera, aseguruaren kalte-ordainketen eskaintzak tailer independenteek beribil berarentzat egiten dituzten aurrekontuak baino baxuago izaten dira. Hau hala da konpainiak askotan kalte-ordainketa merkatu nahi duelako. Iratxen zazpiehun euroko ezberdintasunak ikusi ditugu aurrekontuen artean.
Aseguru-etxeen arteko hitzarmenak adierazten du kaltetutako beribilaren konpainiak aseguratuari jakinarazi beharko diola “ezbeharraren arduradun den erakundearen izenean eta horren kontura jarduten dela”. Hala ere, kaltetuak bere aseguru-etxeak dena kudeatzen duela soilik ikusten du (kalteak peritatzen ditu eta kalte-ordainketa balioztatzen du) eta ez du ulertzen zergatik. Ez daki ere kolpea eragin duen beribilari eta, ondorioz, horren aseguru-etxeari kaltea itzultzeko erreklamatzeko eskubidea duela.
Nolanahi ere, hori kontuan hartuta istripuan kaltetutako beribila konfiantzazko tailer batera eramatea guztiz gomendagarria da. Izan ere, tailerrak kaltea behar bezala baloratzen duela eta beribila ongi konpontzen dela aseguruaren aurrean bermatu behar du.