175 ikasle eta 20 irakasle Sakanako Orientazio proban

Guaixe 2019ko api. 16a, 10:05

Aurreko astean Altsasuko Institutuko, Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastoletako, Altsasuko Korazonistetako eta Aguraingo Institutuko 175 ikaslek Arbizuko basoan burututako Sakanako Orientazio proban hartu zuten parte

Sakanako ikastetxeek antolatuta, Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin, astelehenean Sakanako orientazio proban 175 ikaslek eta 20 irakaslek hartu zuten parte, gehienak DBH 4. mailakoak Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletakoak izan ezik; kasu honetan DBH 3. mailakoak ziren ikasleak.

175 ikasle hauek Arbizuko basoan, Sandindegi eta Zubat aldean ibili ziren, iparrorratzak eta mapak eskuan, orientazio proban parte hartzen. Ondoko ikastetxeetako ikasleak aritu ziren: Andra Mari ikastola (19 ikasle), Agurain Institutua (49 ikasle), Altsasuko Institutua (73 ikasle), Iñigo Aritza ikastola (20 ikasle) eta Korazonistak (14ikasle). 



Jarduerarekin, besteak beste, ikasleek basoan segurtasunez ibiltzen ikastea da lortu nahi dena, eta ikasleek mapa eta iparrorratza interpretatzen eta erabiltzen ikastea. Horretaz gain, beste helburu batzuk ditu ekimenak: aisialdian naturak eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea, ikasleen arteko talde lana bulkatzea, Sakanako naturguneak ezagutu eta sustatzea, akanako eta ondoko ikastetxeen eskualdeen eta ikasleen arteko harremanak bulkatzea eta euskara bulkatzea.