Udan eta neguan berdina erabiltzen al duzu? Eskuan probatzen al duzu erosi baino lehen?
Makillajearen zati hau oso garrantzitsua da, aurpegian mirariak sor ditzakeelako, baita zure etsai handiena izan ere. Momentu txarra da kanpora ateratzea eta ispilu batean begiratzean aurpegia laranja dugula ikustea, edo gure aurpegi eta lepoaren artean izugarrizko kolore aldea dagoela ohartzea. Horregatik, oso garrantzitsua da tonu aproposarekin ematea.
Hona hemen kode batzuk:
1-Zenbat makillaje base daude?
- BB CREAM-a: hau egunerokotasunerako oso ona da eta pauso bakar batean prest zaude (eguzkitako babesa duelako, hidratatzeko eta kolorea naturalki batzen du).
- Arina: makillaje honek aurrekoak baino estaldura maila handiagoa du. Hala ere, hau ez da batere deserosoa.
- Kremazko makillajea: hau azalean sortzen diren orbanak estaltzeko egokia da, kobertura handiago duelako eta gehiago irauten duelako. Soilik egun luzeetarako da gomendagarria!
- Hautsezko makillajea: honekin azala ileturi itxurakoa geratuko zaigu, eta olio asko sortzen duten azalentzat ere oso gomendagarria da, hau kontrolatzeko oso ona delako. Azal helduek hautsezko makillaje mota guztiak ezetsi behar dituzte.
2.Kolorea:
Makillajea ez da beltzarantzeko gailu bat!!! Gure azal kolorekoa izan behar du eta hau probatzeko adituari laguntza eskatu behar diogu, aurpegiaren alde batean probatzeko. Izan ere, eskuan probatzeak ez du zentzu handirik, gehien bat ez duzulako inoiz bertan erabili behar.
Behin aurpegian probatuta, ordu batzuk aurpegian izan behar duzu, zeren batzuk denbora pasa heinean herdoiltzen joaten dira. Beraz, kolorea aldatzen zaie.
3. Nola jarri:
- Makillaje esponja: hau makillaje likidoarekin eta hauts makillajearekin erabili daiteke eta akabera naturala lortu dezakegu. Beauty Blender, gustukoena!
- Kabuki brotxa: esponjarekin baino kobertura gehiago lortu dezakegu baina natural gelditzen da eta produktuaren erabilpen ona egiten du. Honek hautsentzat balio du, baita kremazko makillajeentzat ere.
- Mofeta brotxa: makillaje arinentzako eta soilik kremazko makillajeentzat.
- Katu mingaina: gainontzekoekin baina kobertura handiagoa lortzen da.
- Eskuak: makillatzaile askorentzat hau da gailurik hoberena, hatz-mamiarekin produktua berotzen delako eta horri esker hau azalean hobe barneratzen delako.