Josu Etxeberriaren Rural Kutxa-Seguros RGA, Urrakiko Igoerako talderik onena

Guaixe 2019ko api. 16a, 10:15

Marc Buadesek (Telcom Ederlan) irabazi zuen Euskaldun Txapelketarako baliagarria den Azpeitiko Urrakiko Igoera. Eneko Aramendia (Goierriko TB-Laboral Kutxa) lehen sakandarra izan zen, 14. postuan

Igandean afizionatuen mailako Euskaldun Txapelketarako baliagarria den XLIX. Urrakiko Igoera jokatu zen Azpeitian, 117 km-ko lasterketa gogorra. Emozioz betetako lasterketa gorabeheratsuan laukote bat iritsi zen batera helmugara, eta esprintean Marc Buades (Telcom Ederlan) gailendu zen (3:08:58). Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Oier Lazkano hirugarrena sailkatu zen, denbora berean. Sakandarrei dagokienez, lehen sakandarra Eneko Aramendia iturmendiarra izan zen (Goierriko TB-Laboral Kutxa), helmugan 14.a, minutu batera. Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Josu Etxeberria iturmendiarra 86.a sailkatu zen, 11:05era. Hain zuzen ere Etxeberriaren taldea, Rural Kutxa sakandarra, izan zen probako talderik onena.