Aznar eta Gil Altsasuko Erramu Trofeoko podiumean

Guaixe 2019ko api. 16a, 11:59

Julen Arriolak (Arabarrak) irabazi zuen SDAk igandean Altsasun antolatutako juniorren LX. Erramu Trofeoa, Unai Aznarren (Quesos Albeniz) eta Jon Gilen (Lizarte) aurretik. Kadeteetan, larunbatean Atarrabian jokatutako XXX. Beola Trofeoa irabazi zuen Hugo Aznarrek (Quesos Albeniz)

Igandean, eta eguraldi paregabea lagun, jokatu zen Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) antolatutako junior mailako LX. Erramu Trofeoa. Txirrindulariak 10:45ean abiatu ziren SDA-ren egoitza zenaren paretik, eta 89 km zituzten aurretik. Proba sarritan pasatu zen Altsasutik, Olaztitik eta Urdiaindik, eta Altamira hirutan igotzeaz gain, bitan Zegamako bidegurutzeraino heldu behar izan ziren txirrindulariak.

Mugimendu askoko lasterketa izan zen Altsasukoa, ihesaldiak eta erasoak tarteko. 35 txirrindularik lortu zuten proba despeditzea, errindulariaren aurretik (2:18:55). 2 segundora Lizarte Ermitagaña taldeko Jon Gil lakuntzarra sartu zen. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Sakana Group-Aralar taldeko Aitor Alberdi arbizuarra 25.a sartu zen, 1:40ra, eta Quesos Albenizko Iker Mintegi 27.a iritsi zen, 1:45ra.
ta aipatzekoa da bi txirrindulari iritsi zirela batera helmugara. Tamalez, Arabarrak taldeko Julen Arriolak lortu zuen aurreratzea, etxeko Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Unai Aznar txi
Taldeka Lizarte Ermitagaña taldea izan zen onena, eta mendiko sailkapena Alejandro Francok irabazi zuen, Jon Gilen aurretik. Tartekako helmugen saria Ioritz Azanzarendako izan zen (Beola Motor).

Kadeteak: Beola Trofeoa Hugo Aznarrendako
Larunbatean kadeteen mailako XXX. Beola Trofeoa jokatu zen Atarrabian, 53 km-ko proba. Tropel nagusia elkarrekin iritsi zen helmugara eta esprintean Quesos Albeniz taldeko Hugo Aznar gailendu zen (1:21:17). Sakana Group-Aralar klubeko Martzel Etxeberria iturmendiarra podiumera igotzear egon zen baina laugarrena sailkatu zen. Quesos Albenizko Sergio Lopez 10.a sartu zen eta Sakana Group-Aralar taldeko Jon Erdozia 12.a, biak irabazlearen denbora berean.  

Pistako Espainiako Txapelketak Tafallan
Apirilaren 19tik 21era bitartean junior eta kadete mailako Espainiako Pista Txapelketak jokatuko dira Tafallako Miguel Indurain belodromoan.