Notre Dameko suteak Parisen ikas-bidaian harrapatu ditu

Guaixe 2019ko api. 16a, 14:38

Altsasu institutuko DBHko 4. mailako ikasleak, eta hiru irakasle, Parisen dira ikas-bidaian. Ostiral iluntzean abiatu ziren eta gaur gauean bueltatuko dira. Lau egunetan Parisen barnako bisita gidatua autobusean, Eiffel dorrea, Lovre museoa, latindar auzoa, Senan barnako bidaia eta Eurodisney ezagutu dituzte.

Atzo handik bueltan Parisera zihoazela, sare sozialen bidez, jakin zuten Notre Dame sutan zegoera. Paris gainean ke beltza ere ikusi zuten. Gaur zuten eraikina bisitatzeko asmoa baina ezin izan dute ezta hura dagoen irlara sartu. Jon Hernan irakasleak eta Tifaout Ballouk ikasleak euren bizipenen berri eman dizkigute.

Jendetza dago Notre Dame eraikinari begira. Goiko irudian Sakanatik joandakoak Parisko udaletxe parean talde argazkia. Argazkiak: utzitakoak.