Fernandez de Garaialderendako oroimen oparia Parlamentua uztean

Guaixe 2019ko api. 17a, 09:42

Asun Fernandez de Garaialde Lazkano, beheko lerroan, eskuinetik bigarrena. Argazkiak: Nafarroako Parlamentua.

Kazetari Parlamentarien III. Sarien banaketa ekitaldian jaso zuen.

Kazetari Parlamentarien III. Sarien banaketa ekitaldia ospatu zen Nafarroako Parlamentuan joan den asteazkenean. Legebiltzarreko jarduera jarraitzen eta lantzen duten profesionalek antolatutako ekitaldi horretan Asun Fernandez de Garaialde Lazkanok EH Bilduko parlamentariak kazetarien oroimen oparia jaso zuen, Nafarroako Parlamentua utziko baitu. Altsasuarrak hiru legegintzaldi egin du foru parlamentuan eta atriletik adierazpenak egiten ageri den argazkia jaso zuen opari gisa. Antzeko oparia jaso zuten Alberto Catalanek, Carlos Garcia Adanerok eta Sergio Sayasek ere, guztiak UPNkoak.

Legebiltzarreko jarduera jarraitzen eta lantzen duten profesionalek bost sari banatu zituzten. Ana Beltranek (PPN) Gobernuaren Zigorra saria jaso zuen. Uxue Barkosendako (Geroa Bai), berriz, Oposizioaren Zigorra saria izan zen. Iñaki Iriarte (UPN) Ustekabeko Parlamentari gisa saritu zuten eta Jose Miguel Nuinek (Izquierda-Ezkerra) Hizlari Onenaren saria jaso zuen. Atzeneko saria Maria Chiviterendako (PSN) izan zen kazetarien ustez, komunikabideekin harremanik onena izan duen parlamentaria izan baita.


Maialen Huarte Aranogoiko lerroan, eskubitik hirugarrena.

Sari horiek 16 hedabideetako 30 kazetariren botoen bidez erabakitzen dira. Legebiltzarreko jarduera jarraitzen dute kazetarien eta, beraz, botoa eman dutenen artean dago Maialen Huarte Arano kazetari ihabardarra, Euskalerria Irratian lan egiten duena.