Mankomunitateak eskalada hobekuntza ikastaroa antolatu du

Guaixe 2019ko api. 17a, 14:42

Maiatzaren 24an, 25ean eta 26an izanen da eta izena ematea zabalik dago

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eskalada hobekuntza ikastaroa antolatu du maiatzaren 24an, 18:00etatik 20:00etara Sakanako Mankomunitateko egoitzan, Lakuntzan (teorikoa) eta maiatzaren 25ean eta 26an Uharte Arakilen edo Eginon (praktikoa). 14 urtetik gorako gazteek eman ahalko dute izena, maiatzaren 13a baino lehen, Mank-eko kirol zerbitzuan (948464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus). Izena ematea taldea bete ahala itxiko da.

Arnesa, katuak eta kaskoa eraman beharko dituzte, eta ez duenari antolakuntzak utziko dio.  

Gazteen Urteko Eskalada topaketa Etxarri Aranatzen
Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak Gazteen Urteko Eskalada Topaketa antolatu du maiatzaren 10tik 12ra Etxarri Aranatzen, Nafarroako Mendi Federazioko eta beste lurraldeetako federatuei begira. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek eman ahalko dute izena topaketa hauetan, eta eskaladan aritzen diren kirolariendako ondoko jarduerak antolatu dituzte: eskalada tutoretzapean, eskiak konpontzeko tailerra, aseguru mugikorrak jartzeko tailerra eta materiala probatzeko aukera.

Antolatzaileek nabarmendu dute topaketa hau ez dela eskaladako hastapen ikastaro bat, kirolari bakoitzak autonomoa behar duela izan eta bere materiala eraman behar duela. Prezioa 25 eurokoa da Nafarroako Mendi Eskalada Federazioko kideendako, eta prezioan daude 2 gau erdi pentsioan, jarduerak eta oparitxoren bat. Hitzordua maiatzaren 10ean jarri dute Etxarri Aranazko kanpinean, 19:30ean.

Izena ematea zabalik dago www.mendizmendi.com web gunean topa daiteke.