Raul Audikana seigarrena Leitzan

Guaixe 2019ko api. 17a, 14:16
Raul Audikana, beste lasterketa batean.

Larunbatean Leitzako Herri Krosa jokatu zen (9 km) eta lehen hamar jokalarietan artean bi sakandar sartu ziren: Raul Audikana olaztiarra, seigarrena, eta Egoitz Carrion irurtzundarra, bederatzigarrena

Larunbatean Leitzako Herri Krosa jokatu zen, Leitzako karriketan eta zelaietan barna prestatutako zirkuitu gorabeheratsu batean. Guztira 98 korrikalari lehiatu ziren, 51 proba nagusian (9 km) eta 47 proba motzean (4,5 km). Halaber, kategoria txikiko lasterketetan 230 neska-mutiko aritu ziren.

Proba nagusian Elorriko Aitor Mimenza (32:17) eta Tolosako Laiane Arrospide (42:02) gailendu ziren. Top-tenean bi sakandar sailkatu ziren: Raul Audikana olaztiarra seigarrena iritsi zen helmugara (36:08) eta Egoitz Carrion irurtzundarra bederatzigarrena (37:00).